Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundea (LPEE)
Petrolioaren salneurrien kontrola lortzearren 1960an Venezuela, Iran, Irak, Saudi Arabia eta Kuwaitek sortutako erakundea. 1970eko hamarkadan petrolioaren salneurria igoarazi eta mundu osoan eragin handia izan zuen "petrolioaren krisia" izenekoa sortu zuten. 13 estatuk osatzen dute: sortzaileez gainera, Qatar (1961), Libia eta Indonesia (1962), Arabiar Emirerri Batuak (1967), Aljeria (1969), Nigeria (1971), Ekuador (1973) eta Gabonek (1975).
Atzera