Martinika

fr. Martinique. Antilla Txikietako uhartea, Frantziako itsasosteko dpdu.; 1.100 km2 eta 328.600 bizt. Hbru. Fort-de-France. Azukre-kanabera eta bananen esportazioa. Turismoa. Emigrazio handia Frantziara. Kristobal Kolonek 1502an aurkitu zuen eta Frantziak 1635ean kolonizatu. Mendebaldeko Indietako Konpainia Frantsesaren menpe gelditu zen 1664an eta Koroaren kolonia bilakatu zen 1763an. 1982an deszentralizazio-legearen ondorioz eskualde-kontseilua eratu zen.



Atzera