Mendiko alderdia
Iraultza Frantsesean sortutako talde politikoa. Taldekideek Konbentzio Nazionalean goiko eserlekuak hartzen zituztelako eman zitzaien montagnard ("menditar") izena eta hortik eratorri zen gero taldearen izena. Danton, Marat eta Robespierre izan ziren taldeko buruzagi nagusiak. Menditarrak Cordelierren klubekoak edo jakobinoak ziren eta monarkiaren aurka eta zentralismoaren alde azaldu ziren. Herri xehearen eta burgesia txikiaren interesak defendatu zituzten. 1793an Konbentzioaren kontrola lortu eta beren politika ezarri zuten Thermidor-eko erorialdira arte.
Atzera