Mendinueta, Pedro
Militar nafarra (Elizondo, 1736 - Madril, 1825). Portugal (1762), Aljeria (1775), Antillak (1782-83) eta Mexikoko kanpainetan ibili zen (1785). Konbentzio-gerran Rosellóko kanpainan parte hartu zuen (1793). Granada Berriko erregeordea izan zen (1797). Espainiara itzuli eta Karlos IV.ak inspektoreburu izendatu zuen (1805). Kapitain jenerala eta Gerra-kontseiluko lehendakaria izan zen.
Atzera