Nassau

Alemaniako M-ko antz.ko dukerria, Hesse landerrian. Nassauko noble-familia XII. m.an sortu zen Laurenburg-eko kondeen ondorengotzaz. Bi adarretan banatu zen (1255): Walram-enak Hessen-Nassauen erreinatu zuen eta haiengandik datoz egungo Luxemburg-eko errege-erreginak; Oton-en adarra Orangeko etxearekin batu zen eta haien ondorengoena da Herbehereetako koroa.



Atzera