Normandia

Frantziako antz.ko eskualdea, Mancheko kanalaren ondoan. Gaur egun bi eskualde administratibotan banatuta dago: Normandia Beherea eta Normandia Garaia. V. m.: frankoek konkistatu zuten. IX. m.: normandiarrek suntsitu egin zuten lurraldea. Normandiako dukeek Frantziarekiko independentzia lortu zuten. XI. m.: inperio anglonormandiarra sortu zen. 1135-44 : Plantagenet familiaren eskuetara pasatu zen Normandia. 1202: Frantziako Felipe II.a Augustok konkistatu zuen. 1420: Ingalaterrak anexionatu zuen. 1436-50 urteetan Frantziak berreskuratu zuen.



Atzera