Numidia

Afrikako I-ko antz.ko eskualdea, egungo Aljeriaren I-an. Numidiarrak herri berbere nomadak ziren. Masinisa erregeak ordu arteko bi erresuma numidiarrak elkartu zituen (K.a. 148). Erromatarrek erresuma hirutan banatu zuten; dinastien arteko borrokek erresuma ahuldu zuten erromatarren prob. bihurtzeraino (K.a. 46). Bandaloen inbasioaren ondoren (429-533), arabiarren eskuetara igaro zen Numidia VIII. m.an.



Atzera