Oldartzen

Ipar Euskal Herriko kolektibo politiko abertzale eta ezkertiarra, 1989an sortua. Ezker abertzalea azkartzen eta birdefinitzen laguntzea zuen helburua. 1991z geroztik Patxa kolektiboarekin elkarlanean aritu zen eta Frantziako 1993ko hauteskundeetan EMA-EBren alde bozkatzera deitu zuen. 1994an desegin zen eta, Patxarekin bat eginik, Herriaren Alde taldea sortu zuen.



Atzera