Patxa
Ipar Euskal Herriko gazte-kolektibo abertzale eta ezkertiarra, 1986an sortua. Hainbat arlotan kanpainak egin ditu: intsumisioa, feminismoa, preso politikoak, etab. 1991n Oldartzen kolektiboarekin elkarlanean hasi zen. Frantziako 1993ko hauteskundeetan EMA-EBren alde bozkatzera deitu zuen. 1994an desegin eta, Oldartzenekin bat eginik, Herriaren Alde taldea sortu zen.
Atzera