Oman
(Saltnat 'Uman). Asiako estatua, Arabiar penintsulako E-an. Mugak: I-an Omango golkoa; H-an Yemen; E-an Arabiako Itsasoa; M-an Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak. I-an Haiar mendikatea dago (2.980 m Adjar mendian) eta H-an Zufar muinoak. Oro har lurralde bero eta idorra da. Populazioaren % 70 inguru nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan aritzen da, baina petrolioa da lurraldeko aberastasun nagusia.
Historia. Antzinatean merkataritza-gune garrantzitsua izan zen; intsentsua zen esportazio-produktu nagusia. ~750ean lehenengo imana hautatu zuten. XVI. m. portugesak sartu ziren. 1800ean britainiarrek protektoratua ezarri zuten. 1915: Omanek independentzia aldarrikatu zuen. 1961: Britainiarrek hbru. hartu zuten eta imanak Kairora ihes egin behar izan zuen. 1970: Kabus ibn Said-ek estatu-kolpe batez bere aita agintetik bota eta estatua modernizatzeari ekin zion. EEBBekin lankidetza ekonomiko eta militarrerako ituna sinatu zuen.
Atzera