PSOE

(Partido Socialista Obrero Español), euskaraz Espainiako Langile-Alderdi Sozialista. Espainiako alderdi politikoa, 1879an fundatua. P. Iglesias izan zen lehen lehendakaria eta alderdia II. Internazionaleko kidea izan zen sorreratik. 1888an UGT sindikatua sortu zuen. 1936an ezkerreko alderdien koalizioa bultzatu zuen eta, Gerra Zibila hasi ondoren, Largo Caballero PSOEko kidea gobernuburu egin zuten. 1974an Felipe Gonzalez izendatu zuten PSOEko idazkari nagusi. 1979ko kongresuan marxista izateari uztea erabaki zuen. Felipe González-ek gidaturik, PSOEk gobernatu du Espainian 1983-96 bitartean.



Atzera