Suharto
Militar eta politikari indonesiarra (Yogyakarta ondoan, 1921). Indonesiako armadaburua zelarik, bere kontrolpean hartu zuen agintea (1965). Inflazioari aurre egiteko neurri latzak hartu zituen eta Malaysiarekiko bakearen alde eta Txinaren eraginaren aurka azaldu zen. Sukarno agintetik kendu, eta formalki Indonesiako bigarren lehendakari izendatu zuen kongresuak (1968). "Ordena berria" izeneko politika larderiatsua ezarri zuen, parlamentua eta gobernua bere kontrolpean jarriz eta oposizioa zapalduz. Gerora beste lau aldiz berritu du kargua (1978; 1983; 1988, 1993).
Atzera