Thomson

Fisikari britainiarrak. - sir Joseph John (Cheetham Hill, Manchester ondoan, 1856 - Cambridge, 1940). Elektroiaren kargaren eta masaren arteko e/m zatidura neurtu zuen 1897an eta masa-espektrografoa asmatu zuen. Tresna honek atomoak pisatzeko balio du eta berari esker isotopoak aurkitu ziren geroago. Fisikako Nobel saria 1906an. - George Paget (Cambridge, 1892-1975), aurrekoaren semea. Elektroi azkarren difrakzioa kristaletan aurkitu zuen, bide batez, L. de Broglie-ren mekanika ondulatorioaren oinarrizko printzipioa egiaztatuz. C.J. Davisson-ekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen 1937an.



Atzera