Tonkin

Vietnamgo I-ko eskualdea, Ibai Gorriaren deltan, Laos, Txina eta Annam-en artean. Tonkin Garaia menditsua da eta gutxi populatuta dago; Tonkin Beherea ibaien haranez osatuta dago, eta hiri nagusiak (Hanoi, Haiphog) bertan daudenez, populazio-dentsitate handia du. Nekazaritza. Arrantza. Ontziolak. Zementua. Antzina eta 1428 arte Txinaren menpe egon zen. 1625ean misiolari frantsesak iritsi ziren eta 1801ean Gia-long-ek Annamgo erresuman sartu zuen. 1885ean Frantziak hartu zuen eta Bigarren Mundu-Gerran japoniarrek.



Atzera