Transilvania
err. Transilvania edo Ardeal, hung. Erdely. Errumaniako eskualde historikoa, Karpatoek osatzen duten arkuaren barnean. Hiri nagusia Cluj-Napoca. Daziarrak izan ziren lurralde honetako lehen biztanle ezagunak. Barbaroek inbaditu ondoren, Hungariako erresumaren menpean egon zen (XI-XVI. m.). 1526-1691 bitartean otomandarren menpeko printzerria izan zen. 1691n Habsburg-eko etxearen esku geratu zen eta 1867an Hungariak berreskuratu zuen. 1918an bertako populazioaren gehiengoak Errumaniarekin bat egitea erabaki zuen erreferendumez, 1947an gauzatuko zena. 1952an Errumaniako gobernu komunistak eskualde autonomoan antolatzeko eskubidea onartu zion.
Atzera