Trazia

gr. Trake, tur. Trakya. Europako HE-ko eskualdea. Gaur egun hiru estatutan banatuta dago; iparraldea Bulgariako H-ko lurretan dago, eta hegoaldea Greziako IE-ko (M-ko Trazia) eta Europako Turkiako lurretan (E-ko Trazia). Aztarna arkeologikoak. Traziarrak izan ziren lehen biztanleak (K.a. ~II. milurtekoa). Herri aberatsa zen (zura, urrea, zilarra eta nekazaritza) eta K.a. VII. m.tik aurrera grekoek kolonizatu zuten. Atenastarrek eta mazedoniarrek menperatu ondoren, erromatarrek bereganatu zuten kostaldea (K.a. 133). IV. m.an barbaroek inbaditu zuten eta VII. m.an eslaviarrak iritsi ziren. Bizantziar inperioaren menpe egon zen, 1360an otomandarrek konkistatu arte. Balkanetako lehen gerraz geroztik Bulgaria, Grezia eta Europako Turkiak aldarrikatu zuten Trazia; zenbait itunen ondoren banaketa egin zen.



Atzera