Trieste

Italiako I-ko hiria, izen bereko prob.ko eta Friuli-Venezia Giulia eskualdeko hbru., Itsaso Adriatikoaren ertzean; 231.000 bizt. Portua. Unibertsitatea. Industria. Erromatarren garaiko aurriak, gaztelua (XV-XVI. m.) eta San Giusto katedrala (XI-XIV. m.). Austrohungariar inperiora bildu zen XIV. m.an. 1919an Italiari lotu zitzaion baina 1945ean Jugoslaviak hartu zuen. 1954an Italiaren menpe geratu zen.



Atzera