Zabaleta, Patxi

Euskal idazle eta politikaria (Leitza, 1947). Lanbidez abokatua, zenbait kargu politiko eta publiko ere bete du, Nafarroako Parlamentuan eta Udalean HBren eta EHren izenean; Batasuna alderdia eratzean, Aralar alderdia sortu zuen (2001). "Gorka Trintxerpe" ezizenez sinatu zituen lehen obrak: Zorion baten zainak (1972), Ezten gorriak (1975) poemak, hain zuzen. Aldi luzeko isiltasuna hautsirik, narrazio-trilogia argitaratu zuen, non euskal historiaren aldi oso bateko fikziozko ikuspegia ematen baitu: Ukoreka (1995), Badena dena da (1996) eta Arian ari (1997); Errolanen harria (1998) nobelan oinarri historikoko fikzioari eutsi zion. Euskaltzain osoa da 1987tik aurrera.



Atzera