Zubiri, Xabier

Filosofo gipuzkoarra (Donostia, 1889 - Madril, 1983). Erroman teologia (1920); Friburgoko Unibertsitatean eta Madrilen filosofia eta Lovainako Unibertsitatean biologia eta fisikako ikasketak egin zituen. Madrilgo Unibertsitatean (1926-36) eta Bartzelonakoan (1940-42) irakaslea izan ondoren, ikastaro pribatuen, hitzaldien eta aldizkarietako idazlanen bidez eman zuen ezagutzera bere pentsamendua; horien bilduma gisa argitaratu zituen liburuak: Naturaleza, Historia, Dios (1942), Sobre la Esencia (1962), Cinco lecciones de Filosof'a (1963), Inteligencia sentiente (trilogia, 1980-83). Autorea hil ondoren, bere El hombre y Dios (1984) eta Sobre el hombre (1986) argitaratu zituzten. Zientzien ezagutzan oinarritu zuen bere filosofia; baina positibismo, pragmatismo eta historizismo filosofikoak mehatxu handitzat hartu zituen.



Atzera