abitaminosi
iz. Nahikoa bitamina ez hartzeak edo ez zurgatzeak ekartzen dituen arazo patologikoen multzoa.
ENTZ.
Bi bitamina-mota nagusi daude: liposolugarriak eta hidrosolugarriak. Liposolugarrien taldean, A bitaminaren eskasiak arnas aparatu, kornea eta larruazaleko lesioak sortarazten ditu. D bitaminaren gabezia sarritan haurdun dauden emakumezkoengan agertzen da. Bestelako pertsona helduengan osteomalazia eta haurrengan errakitismoa sortarazten ditu.
Hidrosolugarrien taldean, C bitaminaren eskasiak eskorbutua sortarazten du. B1 bitaminaren gabeziak beriberia, bereziki elikadura desorekatua den eskualdeetan. B2 eta B6 bitaminen gabeziak mukosa eta larruazaleko edo begietako lesioak sortarazten ditu; B6 bitaminaren gabezia oso gutxitan agertzen da. PP bitaminaren gabezia desnutrizio handietan agertzen da eta pelagra sortaraz dezake.
Atzera