agustindar

adj. eta iz. San Agustinen erregela jarraitzen duen erlijiosoa; San Agustinen ordena bakoitzeko erlijiosoa.
San Agustinek berak fundatutako ordena erlijiosorik ez dagoen arren, asko dira San Agustinen ideia erlijiosoaren inguruan sortutako erakundeak. Agustindar ermitauak, agustindar errekoletoak eta agustindar oinutsak, dira, besteak beste, San Agustinen ordena osatzen duten erlijioso- eta moja-institutuak. Bestalde, beraien artean oso desberdinak diren kongregazio eta ordenak, ordena militarrak, etab. ugari aipa daitezke, hala nola, erredentziokoak, Maltako zaldunak, Teutoniar ordena, etab.
agustinismo




Atzera