akazia

iz. BOT. Leguminosoen familiako eta Acacia generoko zuhaitz edo zuhaixken izen arrunta. Foliolo ugariz osatutako hosto konposatuak dituzte eta hostorik ez dutenean filodioak. Loreak horiak dira eskuarki, txikiak baina ugariak eta lukutan bilduta egoten dira. Tropikalak edo subtropikalak dira eta batzuetan apaingarri edo itzal-zuhaitz modura landatzen dira eskualde epeletan.



Atzera