arawak

1. iz. eta izond. Hego Amerikako herri amerindiar bateko kidea; herri horri dagokiona. Tribu askoz osaturiko herria zen eta garai batean eragin handia izan zuten. Lehen Florida eta Antilletaraino iristen baziren ere, gaur egun, Venezuelako kostaldea eta Paraguai arteko lurraldeetan finkatuta daude. 2. iz. Hego Amerikako hizkuntz familia amerindiarra, ehun hizkuntzatik gora biltzen dituena.
Tribu askoz osaturiko herria zen eta garai batean eragin handia izan zuten. Lehen Florida eta Antilletaraino iristen baziren ere, gaur egun, Venezuelako kostaldea eta Paraguai arteko lurraldeetan finkatuta daude. Lurra ere zerbait lantzen duten arren, ehiztariak dira batik bat. Arawak herriaren unitate soziologikoa klan totemiko, matriarkal eta exogamoan oinarritua da; poligamia ere oso hedatuta dago. Gaur egun kristautasuna nahikoa zabalduta dagoen arren, praktika eta tradizio animistak mantentzen dituzte. Mitologia aberatsa dute.




Atzera