argiegina edo gogargietsi
iz. eta izond. Erlijio-gaietan, argitzapenak izaten dituen pertsona.
Txarrerako adiera eman izan zaio hitz honi Elizaren historian: Jainkoagandiko argitzapen eta grazia mistiko bereziak hartu uste izanik, Eliz elkartearen sinesbide eta ekinbideetatik aldendu ziren lagun edo sektak, batzuetan zentzuzkotasunetik ere aldentzen bide zirenak, izendatzeko erabiltzen zen. Espainiako "alumbrados" izenekoak (XVI-XVII. mendeetan sortuak) eta Ipar Europako Arrosa-Gurutzearen anaiartea (XV. mendean sortua), "rosikruzianoak", horrelako sektatzat jotzen dira.
Atzera