artiodaktilo

iz. eta izond. ZOOL. Beren hirugarren eta laugarren hatzak apo zatibitu bilakatuta dituzten eta landareak digeritzeko urdail konplexua duten ugaztun euterioez esaten da. Eozenotik hona ezagutzen dira eta txerriak, behiak, ardiak eta gameluak bere baitan hartzen dituen Artiodactyla ordena osatzen dute.



Atzera