hona

adb. 1. Toki edo leku honetara (mintzatzen ari dena dagoen tokira). Hatoz hona. Parisetik hona. 2. Denborari buruz, momentu honetara (mintzatzen den unera arte). Ordutik hona. Zer aldatu da geroztik hona? 3. Izen-sintagma edo esaldi baten aurre-aurrean, hark adierazten duena aurkezten edo erakusten duen hitza (hiztunari buruz aski hurbil dauden pertsona edo gauzei dagokie). Hona adibide bat. Aspaldidanik ezagutzen dut X jauna; hona nola ezagutu nuen. • HONA HEMEN. Hona (aurkezle gisa). Hona hemen elkarren ondoan bi paradigmak.



Atzera