askomikotino

iz. eta izond. MIKOL. Eumikotoen dibisioko zenbait onddoz esaten da. Onddo hauen ezaugarri garrantzitsuena asku deritzen zaku-formako ugalketa-egiturak edukitzea da. Ugalketa sexuala 8 espora haploide sortu ondoren gertatzen den prozesu konplexua da. Ugalketa asexuala ere gertatzen da, eta gemazioz edo konidioen bidez egiten dute. Bere baitan legamiak, lizunak, boilurrak, karraspinak, mitrak, etab. hartzen dituen Ascomycotina subdibisioa osatzen dute.



Atzera