batxilergo
iz. 1. Estatu espainolean, irakaskuntza ertainak; horiei dagozkien ikasketak bukatzean lortzen den maila. 2. Estatu frantsesean, irakaskuntza ertainen eta unibertsitate-ikasketen arteko ikasturtea.
Batetik, adimenaren, ezagutzen eta trebetasunen heldutasuna lortzea eta bestetik, goi-mailako lanbide-heziketarako zein unibertsitate-mailako ikasketetarako sarrera ahalbidetzeko ikaslea prestatzea dira batxilergoaren xedeak. Estatu espainolean 1970.eko hezkuntza-erreformatik 1990.eko hamarkadako erreforma bitartean batxilergoa bi zatitan banatuta egon da: BBB (hiru ikasturte 14 urtetik 16 urtera bitartean) eta UBI (ikasturte bat); lanbide-heziketa, berriz, batxilergoaz bereizita egon da. 1990.eko hamarkadako hezkuntza-erreformaren ondoren batxilergoak aldaketak izan ditu: batetik, derrigorrezko hezkuntza 16 urterarte luzatu da eta lehen batxilergoari zegozkion lehen bi urteak orain derrigorrezko hezkuntzari dagozkio eta bestetik, lehen BBB eta UBI zirenak desagertu eta lanbide-heziketarekin bat eginaz bi urteko (16tik 18 urtera bitarteko) ikasketak ezarri dira. Azken helburua bera da: unibertsitate-mailako ikasketetarako eta goi-mailako lanbide-heziketarako prestatzea ikasleei heldutasuna eta gizartean integratzeko prestakuntza eskaintzearekin batera.
Atzera