lanbide

iz. 1. Bizibidea ateratzeko balio duen jarduera jakina. Hizkuntzalaria naiz, hori da nire lanbidea eta hori da nire irabazpidea. 2. Egitekoa. Ez da oraindik sortu belarriaren lanbidea belarriaren ordainetan beteko duen tramankulurik. • lanbide liberal. Edozein erakunde edo enpresatatik at egonik, bezeriari ohizko zerbitzu profesionala eskaintzearen truke ordainsaria jasotzen dena. || lanbide-heziketa. Zenbait lanbide irakasten den irakaskuntza-programa ez-unibertsitatekoa, jarduera profesionalera bereziki zuzendutako edukiak lantzeko eta ikasleak praktikan trebatzeko helburua duena.



Atzera