bete (ad.)

da/du ad. 1. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartu. Eta urak ibai osoa bete zuen. Urez bete da ontzia. 2. Zerbait ugari egon edo eduki. Kanpotarrez bete da gure herria. Begi biak lausoz beterik. 3. Idatzi edo dokumentu bateko hutsuneetan dagozkien datuak idatzi. Eskabide-orria bete. 4. Adin jakin batera heldu, denbora-hedadura jakin bat ahitu. Gaur zortzi urte bete ditu. Bete zaigu epea. 5. Aurresandakoa, agindutakoa, eskatutakoa, nahi dena, etab. gauzatu. Orduan bete zen Jeremiasek esan zuena. Emandako hitza bete. Baldintza guztiak bete ondoren. Bete ote da haren ametsa? 6. Ase. Bazkaltzen zeharo bete naiz. Lan horrek ez nau betetzen. 7. Haurdun gelditu, utzi. Peruk bere andregaia bete omen du. 8. Arnasestutu, arnasa nekez hartu. Bete-bete eginda, arnasa ezin hartuz geratzen da. • BETE-BETE EGIN. Guztiz bete.



Atzera