biskositate

iz. FIS. Fluido baten molekulen artean sortzen den barne-marruskadura, elkarren ondoko fluido-geruzen arteko higidura erlatibo bat sortzeari erresistentzia egiten diona. • biskositate dinamikoaren koefiziente edo biskositate absolutu. Fluido baten unitate bateko bi gainazal unitate bateko distantzian daudelarik bata bestearekiko unitate bateko abiaduran higitzeko behar den indarra. || biskositate zinematikoaren koefiziente. Fluidoaren biskositate dinamikoaren eta dentsitatearen arteko zatidura.



Atzera