blokeo

iz. 1. Blokeatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. INFORM. Informazio batzuetara sartzeko trabak jartzeko, blokeatu edo giltzatzeko gauza den elementua. 3. KIR. Kirol batzuetan, saskibaloian bereziki, jokalari batek bere gorputza tartean jarriz arerioari bidea eragotzi, gehienetan bere taldeko jokalari bat haren markaketatik aske gera dadin. 4. METEOROL. Depresio edo antizikloien ekialderanzko mugimendu normala zenbait egunetan trabatuta geratzean datzan egoera edo fenomenoa. 5. MIL. eta POL. Arerioaren garraiobideak eta komunikazioak moztea; herri, nazio edo estatu bati, arlo jakin batean edo batzuetan (merkataritza, garraiobide, etab.etan) kanpo-komunikazioa izaten galaraztea. Merkataritza-blokeoa. Itsas blokeoa. 6. PSIKOL. Egoera jakin baten aurrean intelektualki erreakzionatzeko ahalmenik eza.



Atzera