bromo

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 35 eta pisu atomikoa 79,9 duen elementu kimikoa (Br). Halogenoen taldeko ez-metal gorri iluna da, -7,2 ºC-tan solidotu eta 59 ºC-tan irakiten duena. Irakiten duenean lurrin pozoitsuak askatzen ditu; oso erreaktiboa da.
Merkurioa eta biak dira tenperatura normalean likido diren elementu sinple bakarrak. Ur litroan 35 g bromo disolbatzen dira gutxi gorabehera, bromo-ura emanez. Tenperatura gorian hidrogenoarekin erreakzionatzen du (HBr). Metal gehienekin elkartzen da zuzenean bromuroak eratzeko. Amoniakoa, hidrogeno sulfuroa eta molekula organikoekin erreakzionatzen duen oxidatzailea da. Kloroak oso erraz desplazatzen du bromoa bromuroetatik eta propietate hau aprobetxatzen da bromoa lortzeko. Kimikan eta medikuntzan asko erabiltzen da eta baita fotografian ere.




Atzera