buztin
iz. 1. MINER. Filosilikatoen azpiklaseko mineral-taldea, buztin-harriaren osagai diren aluminosilikatoz eta magnesio silikatoz osatua. 2. GEOL. Buztin-mineralez osatutako arroka sedimentario iragaztezina. Ura zurgatzen duenean moldeakorra da eta zeramikan, teilagintzan, etab.etan erabiltzen da. • buztin-lur. 2 µm baino txikiagoak diren partikulez osatutako lurra. Bere propietate koloidalek ematen diote zurgagarritasuna.
Atzera