magnesio
iz. KIM. Zenbaki atomikoa 12 eta pisu atomikoa 24,312 duen elementu kimikoa (Mg).
Magnesioa metal arina da, kolore zuri zilarkara duena eta su hartzean gar zuri distiratsuz erretzen dena. Oso ugaria da lurrazalean, baina ez da egoera puruan agertzen (aire lehorrean aldaezina bada ere, aire hezean erraz oxidatzen da); itsasoko uraren % 0,13 magnesioa da. 651 ºC-tan urtzen da eta 1.107 ºC-tan irakiten du.
Doitasun handiko erremintak egiteko eta industria aeroespazialean erabiltzen da, arina eta eroankortasun handikoa izanik, aleazioen ezaugarri mekanikoak hobetzen baititu. Bestalde, hainbat prozesu metalurgikotan -kobrearen leunketan eta nikelaren prestakuntzan adibidez- araztaile gisa ere baliatzen da. Magnesiak (MgO), sulfatoek, karbonatoek eta beste gatz eta konposatu batzuek aplikazio terapeutikoak dituzte.
Atzera