eroankortasun

iz. 1. FIS. Substantzia batek bere baitan karga elektrikoak edo beroa eroateko ahalmena neurtzen duen magnitudea. 2. BIOL. Nerbioak, kinadak zabaltzeko duen ahalmena. • eroankortasun baliokide. KIM. Disolbatutako substantzia baten gramo bati dagokion eroankortasun elektrikoa. || eroankortasun elektriko. ELEKTR. Erresistibitatearen alderantzizkoa. SI sisteman ohm-1 á m-1-tan neurtzen da. Karga elektrikoen eramaileen (ioien, elektroien) mugikortasunarekin erlazionaturik dago. || eroankortasun termiko. FIS. Zentimetro bateko ertza duen kubo batean, aurrez aurreko bi aurpegiren artean 1 ºC-ko tenperatura-diferentzia dagoenean batetik bestera igarotzen den bero-kantitatea.



Atzera