egosi
du ad. 1. Dirakien likido batean, bereziki uretan, edukiz, zerbait, batez ere elikagaiak, prestatu. Hogei minutuz egosten eduki. 2. Zerbait sutan edo berotan ezarri, ezaugarri jakin bat har dezan. Eguzkitan egositako adreiluak. Ikatza txondorrean egosi. 3. (hed.) Berotasun handi eta hezetasunaren eraginez egonezina sentitu. Ibili eta ibili oinak egosi zaizkio, eta oinpetan urbatuak ditu. Eguraldi egosia egin du. 4. (hed.) Sumindu, erre. Oroitzen dira nola bere faltaz hain on-behar errendatu diren; eta oroitze honek bere baitan egosten ditu.
Atzera