ekinodermatu

iz. eta izond. ZOOL. Zenbait animalia zelomatu itsastarrez esaten da. Larba-aldian aldebiko simetria dute eta heldu-aldian erradiala. Karekizko endoeskeletoa eta elikadura, arnasketa eta lokomoziorako balio duen ur-sistema baskularra dituzte. Bere baitan itsas izarrak, holoturiak, etab. hartzen dituen Echinodermata filuma osatzen dute.



Atzera