elastikotasun

iz. 1. Elastikoa den gorputzaren propietatea. 2. EKON. Aldagai bat aldatzean besteak edo besteek jasaten duten aldaketa neurtzen duen kontzeptua. Eskariaren prezioarekiko elastikotasuna. • FIS. elastikotasun-modulu. Gorputz bati ezarritako esfortzuaren eta elastikotasun-mugen barruan sortutako deformazioaren arteko zatidura konstantea (E). Esfortzua trakzio edo konpresiozkoa denean, luzetarako modulua da, eta Young-en modulua ere esaten zaio (Y). || elastikotasun-muga. Gorputz elastiko batek deformatu aurreko formara itzultzeko propietatea gordetzen duen muga, hau da, hondar-deformaziorik gabe jasan dezakeen indar maximoa.



Atzera