enkomienda
iz. 1. ERL. Jerusalemgo San Joanen Ordena, Tenpluko Ordena, Hirutasuneko Ordena, Ordena Teutonikoa eta beste zenbait ordena militarren eskumeneko lurraldea. 2. (askotan maiusk. eta pl.) HIST. Espainiak Amerikan asmaturiko kolonizazio-sistema, konkistatzaile edo kolonizatzaileari lurralde jakin bateko indiarrak bere lur edo meatzetan erabiltzeko edota horiengandik zergak jasotzeko ahalmena ematen ziona. Ordainetan indiarra hezi eta ebanjelizatu egin behar izaten zuen.
Atzera