eritema

iz. MED. Larruazal edota mukosetako gorritzea, hedatsua edo orban-modukoa, kapilarren kongestioz sortua, hatzaren presioz desagertzen dena. Erupzio-gaixotasunen eritema larruazalean agertzen denean exantema deitzen zaio eta mukosetan denean enantema. • eritema infekzioso. Eritasun epidemikoa, bereziki 6-12 urteko umeetan agertzen dena. Lesioek sendatzera jotzen dute, 3-20 eguneko epean, pruritorik gabe eta ezkatatzerik gabe.



Atzera