erloju

iz. 1. Denbora neurtzen eta ordua adierazten duen tresna. 2. (B) (zah.) Ordua. • eguzki-erloju. Orratz batek gainazal lau batean egiten duen itzalaren bitartez ordua jakiteko tresna. || erloju analogiko. Denbora erloju-orratzen bitartez adierazten duena. || erloju biologiko. Gorputzeko erritmoak erregulatzen dituzten faktore fisiologiko guztien multzoa. || erloju digital. Denbora, erloju-orratzen bitartez adierazi ordez, digituz baliatuz egiten duena. || erlojupeko edo erloju kontrako proba. KIR. Lasterketa-mota, kirolariak edo taldeak banan-banan eta txandakaturik ateraz, distantzia jakin bat egiteko behar duten denbora neurtuz egiten dena. Sailkapena denboren araberakoa da. || harea-erloju. Lepo mehe batez uztartutako beirazko bi anpulu, harea-kopuru bat batetik bestera poliki-poliki iraganez denbora-tarte laburrak neurtzeko erabiltzen dena.



Atzera