esekidura

iz. 1. AUTOM. Ibilgailuaren eta gurpilen arteko lotura mantentzen duten pieza deformagarrien (balezta, motelgailu, malgukiak) multzoa. Ibilgailuaren pisua gurpilei igortzen die eta zoladurako zulo, koska, etab.ek sortarazten dituzten dardara eta astinduak txikiagotu egiten ditu. 2. FIS. Fluido batean flotatzen duten partikula solidoez osatutako sistema. Partikulak likidoak direnean, sistemari emultsio deritzo. 3. GEOL. Goranzko indarren eraginpean, fluido batez (airea, ura) material detritikoak garraiatzeko era. 4. KIR. Kirolaria (saskibaloian, eskubaloian, etab.etan) airean une batez geldirik dagoela dirudien jauzi-mota.



Atzera