eutsi (ad.)
dio ad. 1. Helduta, oratuta eduki. Zezenari adarretatik irmo eutsiz. 2. Dagokion edo nahi den egoeran, mugitu, erori, galdu edo suntsitu gabe, iraunarazi. Malkarretako lurrari arbolak eusten dio. Gal zorian zegoen hizkuntzari eutsi nahia. 3. Erasoari etsi gabe aurre egin. Bi orduz eutsi zieten zalduneriaren karga etengabeei. Eutsi mutilok! 4. (B) Bata bestearen ondoan, elkarri atxikita. Kaleko etxeak bata besteari deutsela daude. • EUTSI GOIARI. Animoa emateko erabiltzen diren hitzak. || NEGARRARI, BARREARI,... EUTSI. Negar, barre,... egiteko gogoa izanda, ez egiten ahalegindu. || NORK BERE HARIARI EUTSI. Nor bere aldera aritu.
Atzera