exozentriko
izond. HIZKL. Perpaus bat osatzen duten elementuen azterketari dagokionez, osagaiak banan-banako funtzioak sintagma osoaren funtzioarekin bat ez etortzeaz esaten da. • hitz-elkarte exozentriko. Erreferentea hitz-elkartetik kanpo gertatzen denean (bahuvrihi izena ere eman izan zaio). Euskaraz, belarriluze, begibakar, etab. bezalako izenondoak (edutezko elkarteak edo posesiboak izenez ere ezagunak) dira mota honetako sail ugariena osatzen dutenak.
Atzera