fusil

iz. ARMAG. Kanoi luzeko su-arma banako eta eramangarria, soldaduen, bereziki infanteriaren, oinarrizko arma dena. • fusil automatiko edo asalto-fusil. Tiroak sortutako gasak kartutxoa botatzeko eta errekamaran beste bat sartzeko erabiltzen dituena. Katua sakatua mantenduz automatikoki egiten du tiro kargadorea hustu arte. || fusil erdiautomatiko. Automatikoaren antzekoa, baina tiro egiten den bakoitzean katua sakatu behar izaten dena. || fusil-metrailadore. Arma automatiko ez-banakoa, tiroak banan-banan edo segida-azkarrez egin ditzakeena. || urpeko fusil. Urpean arpoiak jaurtitzeko erabiltzen dena, gehienetan aire konprimatuaren bidez eragindakoa.



Atzera