futbol
iz. KIR. Hamaikana jokalariz osatutako bi taldek baloia batabestearen atean sartzean datzan kirola. Eremu jakin batean gorputz guztia balia dezakeen atezaina izan ezik, jokalariek ezin dute eskuekin baloirik ukitu eta oinekin edo buruarekin jo eta bultzatzen dute eskuarki. Zelai angeluzuzen batean jokatzen da (90-120 m x 45-90 m) eta partiduak 45 minutuko bi zati izaten ditu. • areto-futbol. 36 x 18 m-ko eremu angeluzuzenean, normalean estalpekoa, bosna jokalariz (atezaina eta 4 jokalari) osatutako bi talderen artean jokatzen den futbol-mota. || futbol amerikar. Bereziki Estatu Batuetan praktikatzen den kirola. 4,5 m-ko zerrendatan zatitua dagoen 90 x 52 m-ko zelaian hamaika edo hamarna jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da. Baloia obalatua da eta eskuak zein oinak erabiltzea zilegi da. || futbol australiar. Futbola, errugbia eta eskubaloiaren arteko konbinazioa, zelai obalatuan eta baloi obalatuarekin hemezortzina jokalariz osatutako bi talderen arteko norgehiagoka da.
Atzera