globo

iz. 1. Gorputz esferikoa; esfera. 2. Airez edo gas arinez betetako gomazko edo plastikozko esfera txikia den jostailua. • begi-globo. ANAT. Begiaren kapsula g.g.b globularra, esklerotikaz, korneaz, eta horien barneko egiturez osatua. || globo aerostatiko. Ehun iragaztezinez egindako poltsaz eratutako eta airea baino arinagoa den gasez betetako aerostatoa. || globo zunda. METEOROL. Globo askea, atmosferako goi-geruzetara bertako elementu meteorologikoak neurtzeko tresnak daramatzana eta neurketen datuak irratiz Lurraren azaleko estazioetara igortzen dituena.



Atzera