hartz

iz. ZOOL. Urtsidoen familiako ugaztun karniboroen izen arrunta. Plantigradoak dira, handiak eta ipar hemisferioan bizi dira. • hartz arre. 1 m-ko altuera eta 2 m-ko luzera izan ditzake. Gautarra da batez ere, omniboroa, eta Europa, Asia eta Amerikan bizi da (Ursus arctos). || hartz beltz. Arrearen antzeko tamainakoa; Amerikan bizi da (Euarctos americanus). || hartz zuri. Ilaje argikoa, handia eta haragijalea, eta igerilari ona. Eskualde artikotan bizi da (Thalarctos maritimus).



Atzera