hein

iz. 1. Zerbaiten egoera, maila edo neurria (bereziki leku-denborazko atzizkiez erabiltzen da). Haurraren adimenaren heinetik goragoko gauzak. Egia erdizka azalduz, komeni zaigun heinean, eta erdizka estaliz. 2. iz. MAT. Matrize batean linealki independente diren errenkada- eta zutabe-kopuruaz mintzatuz, bietatik txikiena. • -EN HEINEKO. -en neurrikoa, mailako; adinakoa. Hirian, inon ezin aurki ene heineko lanik. || HEIN BAT. (Ipar.) Poxi bat, apur bat. Ore hori mokotik sartzen zaie oiloei, hastean hein bat emanez, azkenekotz paparoak eduki ahala. || -T(Z)EKO HEINEAN. -t(z)eko puntuan, zorian.



Atzera